lunes, 20 de mayo de 2013

AZKENENGO HAUSNARKETA

     Eskola Inklusbiboaren oinarria ikasgaiari eta blog honi amaiera emateko, Gorettik planteatutako galderen bidez, ondorengo hausnarketa plazaratzen dizuet. Hona heldu ahal izateko, klasekide guztiek ni barne, lan asko egin behar izan dugu, testu eta informazio asko bilatu irakurri eta aztertu, baina batez ere klasean landutako gauzekin lotuz asko ikasi izan dugula esango nuke. Blogari amaiera emateko, irakasgai honetan nola sentitu naizen, nola egin dudan lana, helburuak bete izan ditudan, erabili izan ditudan estrategiak onak izan diren ala ez, laburbilduz, irakasgai honen azkenengo balorazioa bat egingo dut.

          Lehenik eta behin, irakasgai hau hastean motibazio handia nuen nahiz eta hasieran galduta egon. Baina, Gorettik erabilitako metodoa eta estrategiak onak izan dira motibazioa hor jarraitu izateko; Bideoak ikusiz, muralak eginez, talde lanak eginez, kartelen elaborazioa, eztabaidak eta batez ere, blog hau sortzean...hau guztia galduta egon naizenean, geunden lekuan aurkitzea lagundu dit. Nire kasuan behintzat, talde lanak eta muralak zein kartelak sortzea lagungarri egin zaizkit eta estrategia honek onena izan zait. Beste taldeen muralak ikusterakoan eta konparatzeko orduan kontzeptuak ulertzen lagundu zidaten. Pelikulak eta kortoak ikustea ere lagungarri egin zaizkit arazoak ulertzeko eta arazo hoiei erantzunak emateko.

             Blog hau egiteko, klasean landu ditugun gaiak plazaratu dizuet eta klasetik kanpoko orduetan liburuak eta testuak irakurtzen aritu naiz gero eta gehiago barneratzeko asmoz eta igotako sarrerak hobeak izan dezaten. Irakurritako zein ikusitako guztia ulertuta, buruan eskematikoki jarrita laburpen edota hausnarketak burutzen hasi naiz. Esan beharra daukat ere interneten gai hauei buruzko beste blog batzuetatik ere egon naiz ikusten gauzak ulertu eta hobeto barneratzeko asmoz, hots, nire ideiak argiak izateko.

             Nire aburuz, Gorettik eta blog honek eskatzen dituen helburuen arabera egina dago, eta astero egiten joaten saiatu dut. Kontzeptuak landuak izan dira eta lehen esan bezala iritziak aipatuz eta zertarako erabilgarriak diren adieraziz izan dira blogean agertutako sarrera guztiak. Dena den, esan beharra dut ere, hasieran zaila izan zitzaidan Gorettik eskatzen zuena ulertzea, baina denbora pasa ahala eta klasekideen laguntzaz eskatutakoa ulertu egin dut eta zailak izan ziren testuak ulertzea lortu nuen.

            Hezkuntza Premia Bereziari buruz hitz egitean, lehenik eta behin klase osoari behaketa egin beharko zaio jakiteko ia ume batek daukan ala ez; haien jokaerak, mungimenduak, hitz jarioak... eta batez ere haren begiradak asko esango digu. Ume batek beharra duela uste duguenan, eskola espezialistengan jo behar dugu edota ere berritzeguneko profesionalekin harremanetan jarri behar ginateke.

            Geroxeago, beste irakasle batzuen laguntzaz eta haien iritziak kontuan hartuz eta batez ere psikologoaren ikuspuntua eta umea duen ezaugarriak kontuan hartuz haurrak beharko duen laguntza aurkitu beharko da. Erabakiak bileren bidez hartuko dira eta informazio baliagarria izanez. Beste puntu garrantzitsu bat, haurraren familia izango litzateke, hauen parte hartzea ezinbestekoa da aurrera eraman ahal izateko laguntza eta plan berezia. Familiarekin hasieratik hitz egin behar zaie haiek jakin dezaten bere umeak dituen arazoak eta zailtasunak saiestu ahal izateko eta txarrera joan ez izateko. Dena den, familia bati bere umea arazoak dituela eta hezkuntza premia berezia beharko duela esatea ez da batere erraza, horregatik guztion artean ere modu aproposena bilatu behar dugu umea kaltetu ez izateko. Beraz, umearen familiarekin batzar bat izatea guztiz beharrezkoa dela uste dut eta lehenik eta behin euren seme-alaba duen arazoa planteatu eta honek duen irtenbideak ere azaldu. Baina, lehen esan bezala, guztion arteko lana ezinbestekoa izango da umearentzat eta guztiontzat errazen izan dezan, kalitatezko hezkuntza jasoko duela zalantzan jarri barik.

             Goian aipatu bezala, eskola osoan lan egiten duten profesional zein langile guztiek egoera honetaz jakinak izan behar direla ustean nago. Izan ere, horrekin komunikazioa sendoa izango da eta ikas-komunitatea gogorra eta akatsik gutxiagorekin egongo da. Honen ondorioz, H.P.B jasoko duen haurra, laguntza gehiago eta hobeagoa jaso egingo dute.


             H.P.Bari amaiera emanez, ikasgaiari ebaluazioa egitea beharrezko iruditzen zait. hasieran esan bezala, ikasgaiaren helburuak bete izan ditudala uste dut, egindako lanetan inplikatuz gai interesgarriak iruditu baitzaizkit guztiz. Guzti honekin, irakasle lanean arituko naizenean eta gaur egungo esperientzia pertsonalera begiratuz, guztiz baliogarria egingo zait guzti honetaz hitz egitean eta azterketa bat egitean. Dena den, bestelako kontzeptu batzuk jorratu behar ditudala argi daukat eta hau hasiera bakarrik dela baita ere. Hor solte geratu zaidan puntu bat, familia eta berekiko komunikazioa eta lan taldea sustatzea nola egitea ez dut guztiz argi izan, baina etorkizunean argi izateko jarraitu beharreko pausuak badakizkit eta hori aurrerapen bat dela uste dut. Honetaz aparte, helburuak lortu izanda, ere esan beharra daukat lan gehiago eta jarraitua egin ahal izan dudala eta batzuetan alde batera utzi izan dudala blog, ikasketetaik kanpoko zailtasun batzuk izanda.

            Hausnarketa honi amaiera eman ahal izateko, adierazi behar dut gaur egungo gizartean oso zaila iruditzen zaidala eskola inklusiboa aurrera joan ahal izateko. gaur egungo gizarte banakakoa da eta bestetan gutxitan hartzen dute kontuan. bakoitzak bere beharretan bakarrik begiratzen du eta besteen beharrak alde batera usten dute guztiz. Inklusibitatea garaile ateratzeko gauza asko aldatu beharko ziren eta lehenengo dagoen indibidualismoa izango litzateke. Nire aburuz, eskola inklusiboa onugarriena dela uste dut, guztiok batera ikastea onena delako, bakoitzak besteengan ikasten dute eta besteak beregan ikasi dezakete. Honekin, lortu dezakegun gauzarik inportanteena talde lana izango zen eta laguntza eskaintzeko zen eskatzeko pausuak ematera sustatu beharko genuke.

Nahiz eta erraza ez izan, guztion artean eskola inklusiboa hezkuntzan sartu dezakegu!!

sábado, 18 de mayo de 2013

NORMALIZAZIO PRINTZIPIOA

          Betidanik uste izan dugu adimen gutxiko pertsonak ez direla gizarteko benetako partaideak, marjnazioaren ondorioz, adimen urriko pertsonei gainerako hiritarrei baino arreta eskasagoa jarri egin zaie.

    
        "Normalizazioa": Atzeratuek eta bere urritasuna onartzea eta bizi baldintza normala eskaini ahal izatea.        

       Honekin jarraitzeko, hurrengo printzipioekin aurkituko ginateke:


  1. Jarrera babeslea.
  2. Berdintasunaren alde.
  3. Printzipio iraultzaile
  4. Zer da "normala"?
  5. Etxebizitza izateko eskubidea.
  6. Hezkuntzarako eskubidea.
  7. Aisialdi eskubidea.
  8. Tratamendu berezia izateko eskubidea.
  9. Jarduerak bereizi.
           Jarrera Babeslea: Atzeratuek gizartearengandik babestu egin behar dira, eta gizartea atzeratuengangik ere. Jarrera hau izanda, ondorioz, "ghetoak" neurri praktikoak ezarri egin ziren. Babesa ez izatea eta langile baliabideetan urritasuna izatea da hauen ezaugarriren bat.


           Berdintasunaren alde: Gaur egun, Adimen urritasun mota gehienak tratatu daitezkela esan dezakegu. Adimen urritasuna ez da bizitza osorako den egoera bat, behin-behinekoa baizik eta dinamikoa, beraz, onuragarria. Gizaki guztiek dute garatzeko gaitasuna, gaitasun guzti horiek garatu izateko bideak edukitzeko eskubideak baita ere.


         Printzipio iraultzaile: Lehenengo adimen urrikoa eta oraingo normalizazio printzipio artean ezberdintasunak daude, atzeratuentzat ondorio onak izaten ditu.

         Zer da "normala"?: kontzeptu hau oso subjetiboa da, herrialde bakoitzak bere ezaugarriak dute eta horren arabera izango da, gizarte, kultura eta erlijiroaren arabera adibidez.

         Etxebizitza eta Hezkuntza izateko eskubidea: Eskubide bi hauek izatean autonomia lortzen dute eta soldata izanda, gauzak antolatzeko aukera izango dute.

         Aisialdi eskubidea: Lanetik eta eskolatik kanpo ekintzak egiteko eskubide eta aukerak dute, Kirolak, jolasak, bidaiak...

         Tratamendu berezia izateko eskubidea: Atzeratuek ez daude gaixorik baina gaixotu daitezke eta psikiatrikoak izatera heldu dezakete. Jasaten duten basterpen kaltegarria zuzendu izatea.

         Jarduerak berezi: Integratze prozesuak, normalizazio printzipioak aplikatu ondoren ekarriko duen metodoa izango da.   






viernes, 17 de mayo de 2013

EL HIJO DE LA NOVIA

          Pelikula hau, Zailtasun ikasgaierako ikusi izan dut eta blog honetan sarrera bat egitea erabaki dut honetan azaltzen den gaia interesa iruditu baitzait. Pelikula Argentinarra da eta egindako onenetarikoa.


          Pelikulak, etxeak bezalakoak dira, edo oinarritik hasten da eraikitzen edo azkar erortzen den etxaurre zalapartatsua lortzen da. Pelikula onenetan, pantaila atzetik, etxeetan bezalaxe, isilpeko, aplikatua eta jasaile lan bat dago geroago bi ordutako dohatasun irudiak ikus ditzakegun. Lan hori pelikula honetan benetan primerakoa da eta honek ematen dio ospe gehiena.

          Gizateriz beteriko pelikula batekin topo egin dugu eta Alzheimer gaixotasuna erakusten digu. Film osoan zehar eta gidoian ez dugu hausturarik ikusten, egirik betea eta dramarik salbuetsiko umorearekin aurkitzen gara, hots, bizitza den bezala erakusten digu. Eta guzti hau pantaila baten ikustea, arnasa barik usten zaitu. Konturatu nahi zarenean negarrez ari zara, baina aldi berean irrifarrez. Filma bukatzen denean eta jendea irten nahi ez duenean, hunkituta guztiz eta film bat ikusi dutela konturatu ez direnean, momentu horretan lortu nahi zena benetan lortu egin da eta pelikula honek xede hori guztiz bete egin du.

          Alzheimer gaixotasunari buruzko film bat egitea oso zaila da eta askoz ere umorea hor bertan sartu izatea. Beraz, film honetako iritzia argi utzi dudala ustean nago eta guztiz gomendagarria dela ere. 

         "El hijo de la novia" ikusi nahi izanez gero, hone hemen pelikula:


          Zuen gustokoa izatea espero dut.

jueves, 16 de mayo de 2013

LOMCE LEGEA


          Otsailak 21ko klasean, LOMCE (Ley Organica de la Mejora de la Calidad Educativa) legea, "Ley de Wert" bezala ere esagunari buruz hitz egin genuen eta honen ondorioz jasan dezakegun aldaketak, gai honi buruz ez dut asko irakurri baina klasean hitz egitea interesa sortu zait eta interneten informatu naiz.

          Lege hau, PPko gobernua ezarri nahi du eta proiektuan agertzen diren erabakiak estatuak hartuko ditu:

- Curriculuma zentralizatuko da.
- Hizkuntza nagusia Gaztelania izango da, estatuan dauden besteei garrantzia txikiagotuz.
- Estatuak ezarritako azterketak maizago egingo dira, hots, L.H eta D.B.H bukatzean ebaluazioak egingo dira.
- Gurasoek gaur egun duten boterea murriztua ikusiko da.


      Lege honek ez du oinarri zientifikorik gobernu horren ideologian bakarrik oinarritua egonda. Nire ustez, lege honekin lortuko diren ondorioak guztiz negatiboak eta batez ere kaltegarriak izango dira ikasleen zein irakasleen artean lehia bultzatuz. Honekin, eskola selektiboa indarra hartuko du inklusiboa guztiz baztertuz.


martes, 14 de mayo de 2013

HEZKUNTZA BEREZIA Vs HEZKUNTZA PREMIA BEREZIA

       Blog sarrera honetan, Hezkuntza Premia Berezia (H.P.B) eta Hezkuntza Bereziaren (H.B) arteko debserdintasunak aipatuko ditut.

      H.P.B duten umeek edozein zailtasun duten umeak dira, baina horregatik, ez zaie beste hezkuntza desberdina ematen. Ikasteko, garatzeko eta aurrera jarraitzeko eskubidea eta ahalmena pertsona guztiak daukagu eta horren ondorioz, H.P.B duten umeek beste umeekin batera ikasten dute, bereizketarik egon gabe. Hala ere, gehienetan, ume horiek laguntza irakaslea izaten dute eurekin, klasean bertan, irakasleaz gain errefortzu moduan. Ume guztiak elkarrekin egonda, denek denekin jolasteko eta denek denengandik ikasteko aukera izaten dute, harreman desberdinak eta berriak eginez eta bazterkeria eta diskriminazioa guztiz alde batera utziz.

   H.Ban, ordea, nolabaiteko desberdinketa ematen da. Zailtasunak dituzten umeentzako egokitutako hezkuntza jasotzen dute. Eskola bereziak dira zailtasunak dituzten umeentzako, non zailtasun hori daukaten umeek bakarrik ikasten dute, beste umeekin harremanik izan gabe. 

     Nire aburuz, ume guztiak elkar egotea guztiontzat onuragarri izan daiteke, lehenago aipatu bezala harreman berriak egiten dituztelako eta diskriminazio eza baitago. Nahiz eta zailtasun baten bat izan, ume horiek besteek egiten dutena egiteko guztiz gai dira eta ez zaie hori lortzeko zailtasun gehiagorik ipini behar, beste umeekin egoteko aukera izan beharko lukete.

      Sarrera hau idazterako momentuan, gomendatu zidaten bideo bat etorri zait burura eta hemen konpartitzea idei ona iruditu zait.




SUPER ANTONIO eta bere eskolako umeen bideoa.

domingo, 12 de mayo de 2013

ESKOLA MOTAK


          Otsailak 14ko klasean, hiru eskola mota daudela landu izan genuen, eskola selektiboa, integratzailea eta inklusiboa. Hauek dira haien desberdintasunak:

 

     1.  ESKOLA SELEKTIBOA: Tutoreak haurrei ez die garrantzi handia ematen, ez du umeetan 

arreta handia jartzen eta hauek ikasteari ez dio garrantzia ematen.

 

    2.   ESKOLA INTEGRATZAILEA: Kasu honetan haur bat jardueraren bat egiteko zailtasunak izatekotan, berarentzat arrezago izan daitekeen beste jarduera bat proposatzen dio.

 

      3.   ESKOLA INKLUSIBOA: Azkenengo eskola mota honetan, ume guztiontzako materiala berdina da, irakasleentzat guztiak berdinak dira eta umeren bat arazorik izatekotan laguntza eskaintzen dio.

 

          Nire aburuz, hiru eskola mota hauetatik inklusiboa onena da. Ume guztiak berdinak dira eta trataera berdina jaso behar dute beti, derberdintasunak alde batera utsiz. Irakaslea, umeen ikaskuntzan parte-hartu behar du aktiboki eta honi laguntza eskaini beti. Umeren bat, kanpoko laguntza behar izanez gero, biok elkar lagunduko dute haurra. Beraz, metodo hau umeentzat onuragarriena dela esango nuke.                                                                                    


sábado, 11 de mayo de 2013

ADIMEN URRITASUNA ETA FAMILIA

        Familia beharrezkoa dugu guztiok gure bizitzan zehar, familia alboan izanda ez gara inoiz bakarrik egongo, momentu pozgarriak eta laguntza eskainiz, maitasuna ematen etab. Laguntza eskaintzearen kasuan, guztiok behar dugu, baina adimen urritasuna duten pertsonek oraindik askoz gehiago. Familiak, umeek aurrera joateko eta garatzeko oinarriak dira eta familien egoeran aldaketa asko ekartzen ditu ume berri baten jaiotza. Ekonomia arloan, ohiturak aldatu behar dira, lehen egiten zituzten gauzak beste gauza batzuengatik aldatuz etab. Aldaketa horiek esanguratsuak izaten dira, familia horren bizitza osoa aldatzen baitute. Adimen urritasuna duen haur bat jaiotzean, familia horrentzako aldaketa gehiago suposatzen du eta familia horiek egoerara moldatzeko zenbait fase igaro beharko dute. Hurrengoak besteak beste:
     -Inpaktu emozionala: Oso momentu gogorra izaten da umearen senideentzat. Umeak adimen urritasuna duela  konturatzen direnean, mota askotako sentimenduak sortu ahal dira.
    -Ukapena: Familiek ez dute umeari gertatzen zaiona onartu nahi eta mediku askotara jotzen dute irtenbideen bila.
    -Errealitatearen onarpen mentala: Umea onartzen dute eta honen bizitza errazagoa izateko aukeretan pentsatzen hasten da familia.

   -Errealitatearen onarpen afektiboa: Umearen eskubideak defendatzen dituzte eta egoera onartzen dute, umea beste senide baten moduan onartuz.

EL CEREBRO TIENE SEXO

Otsailak 28, Zailtasun ikasgaian ikusi izan dugun bideoa honetan, Eduard Punset adierazten du garunak sexua daukala eta desberdin funtzionatzen duela emakumezkoena eta gizonezkoena. Bideo honetan, Louann Brizendine neurobiologari elkarrizketa bat egiten dio eta lehen aipatutakoari buruz doa, hots, gizonen eta emakumen garunak ez dira berdin eta haien desberdintasunak adierazten ditu.

Niri oso interesgarria iruditu zait bideoan agertzen den elkarrizketa osoa, baina, gauza bakar bat aukeratzekotan, hauxe izango zen:

"Eduardo Punset: De tu investigación se desprende que las zonas del cerebro destinadas a la actividad sexual o a la agresividad son mayores en el cerebro masculino, mientras que las destinadas a escuchar y a la empatía -la capacidad de ponerse en el lugar del otro- son mayores en las mujeres. ¿Es esto correcto?

Louann Brizendine: A veces, nos cuesta entender que si pudiéramos ver nuestro cerebro desplegado, observaríamos que tiene muchas zonas muy pequeñas que son como miniórganos dentro del cerebro. Si miramos la zona del estímulo sexual, veremos que es de dos a dos veces y media más grande en el cerebro masculino. En la pubertad, cuando los chicos tienen entre 9 y 15 años, los niveles de testosterona empiezan a aumentar y se multiplican por veinticinco -lo que en biología es una cifra enorme-, lo que empieza a activar los circuitos masculinos de estímulo sexual. En ese momento, los jóvenes empiezan a tener fantasías sobre el cuerpo femenino y sobre la actividad sexual. Esto no implica que el cerebro femenino haga que la mujer no esté también interesada en el sexo."

 Azkenik, hona hemen Eduard Punset-ek egindako elkarrizketa transkribatuta agertzen den blog sarrera, ikusi nahi duenak ikus dezan.