Otsailak 25a, Ladybird, Ladybird pelikula ikusi dugu klasean. Pelikula hau benetako gertaera baten inspiratuta dago, Ladybird,Ladybird Maggie eta Jorgeren arteko maitasun istorioa kontatzen du eta familia bat sortzeko saieztu behar duten gatazkak. Maggie lau ume ditu (aita desberdinekin) eta familia giro txarragatik, gizarte-zerbitzuen kargura daude. Jorge ezagutzen duenean, hispanoamerikar errefuxiatu bat, Maggiek etxea berregin dezakeela aukera ikustatzen du. Hala ere, bere iragana oinaztatzen jarraitzen du. Gizarte-zerbitzuko burokrazian sartuta dagolarik, bere seme-alaben kustodia lortzea zaila egingo zaio, baina Maggie ez da gainditua sentituko.
Gasteizko Magisteritza Eskolako 2º mailako ikasle baten Ikaste Koadernoa datza eta Blog honen bidez, Eskola Inklusiboaren ikasgaian landutako guztia agertuko da. Eskerrik asko bisitatzeagatik. Lara Amor Cormenzana
lunes, 25 de febrero de 2013
domingo, 24 de febrero de 2013
HARRERA PLANA
Sarrera honi hasiera eman baino lehen, Harrera Planaren definizioa emango dut:
"Ikasle berriak ikastetxera
egokitzen laguntzeko helburua duen jardueraprotokoloa da Harrera-plana.
Aipatzen diren orientabideak, beste herrialde batzuetatik datozen eta/edo EAEko
hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten, eta eskolara egokitu eta hizkuntza
ikasteko prozesua jarraitu behar duten ikasleei buruzkoak dira."
Definizio
hau Euskal Jaurlaritzako Harrera Plana egiteko orientaziotik atera izan dut, hona hemen PDFa. Dokumentu hau oso garrantzitsua eta baliagarria izango zaigu moduluan egin behar dugun Harrera Plana ongien egiteko, eman behar ditugun pausuak oso ondo eta argi agertzen baitira.
Esan bezala, Modulu
lanerako Harrera Plan bat egin behar dugu eta nire taldearekin (Jolazues) lehenengo zatia eginda daukagu eta horrela banatzea erabaki dugu:
IKASLEA IKASTETXERA JOAN BAINO LEHEN:
Ikastetxeko ikasleen familiekin:
- Zuzendaria eta tutorea ume horien gurasoekin elkartuko dira, gurasoei ikastetxeari buruzko informazioa emango die (ikastetxearen antolakuntza, funtzionamendua nolakoa den…).
Ikasleekin eurekin:
- Tutoreak eta zuzendariak lehenengo, klasera
etorriko den ume berriarekin batzartuko dira bere ikuspuntuak jakiteko eta
nolakoa den jakiteko, gero klasera joatean bere klase-kideak izango
direnei hobeto aurkeztu ahal izateko. Batzar honen bidez, jakinarazi
dezakete geroago haurra errefortzuko irakasle bat beharko duen ala ez.
- Bigarrengoz, klaseko ikasleekin elkartuko dira ume berriaren etorrerari buruz eta bere kulturari buruz hitz egingo diete klaseko ikasleek jakiteko nor etorriko den klasera.
Zikloko irakasleekin eta tutorearekin:
- Zikloko irakaslearekin bilera egin, egoeraz hitz egiteko; eta plangintza bat guztion artean sortzeko, umearen integrazioaren eta gurasoen inplikazioaren hobekuntzara bideratuta egon dadin.
Ikastetxean bertan:
- Gurasoekin umearen integrazioa hobetzeko asmoz
eta guztiak elkarren arteko
errespetua era onenean sustatzeko. Ariketa ugari antolatuko dira,
esaterako, hitzaldiak kultur aniztasunari buruz, tailerrak (kultura
bakoitzaren ohiturak ezagun dezaten, adibidez, janari motak…)
- Beste langileekin egin beharreko bilera, ikastetxeko langile guztiak gauza guztien berri izan behar dute.
IKASLEA IKASTETXERA ETORRI ONDOREN:
Gainerako irakasleekin:
- Bilera bat egin ume berriaren egoera ikusteko eta
bere beharrak asetzeko edozein momentuan. Denek jakitun egon behar dute.
- Denen arteko koordinazioa eta ume berriari laguntzeko prest egotea edozein momentuan zein egoeratan.
Hizkuntza indartzeko programako irakasleekin:
- Pasilloetan eta bere gelan batez ere, kartelak jarri bere herrialdetako hizkuntzarekin, hau da, hizkuntza indartzeko programa.
Zikloko irakasleekin eta tutorearekin :
- Zikloko ikasleekin patioan jarduerak (ongietorriko jaia) egin, kultura desberdinak bultzatzeko eta beste umeak ume berriaren kultura jakinarazteko.
Ikasleekin eurekin:
- Errefortzuko irakasle bat jarri gelan ikasgaiekin
laguntzeko, horrela, haurra ez da bazterturik sentituko baloratuta baizik
eta jarduerak zein ariketak egiteko kapaza izango da. Hau egitea,
komenigarria da umea hipersensibilitatea baitauka.
- Ume guztiek egiteko ariketak landu:
hizkuntzarekin, egunerokotasunarekin, koloreekin… erlazionaturikoak, inor
baztertu gabe, modu honetan Amina ez da baztertua sentituko eta onuragarri
izango da berarentzat.
- Klase-kideen artean, kultura desberdina duen haurren bat egotean, “enbaxadore” metodoa erabiltzea garrantzitsua izango litzateke, berari erraztasunak emateko eta klasean hobeto integra dadin. Dena den, klaseko ikasle guztien arteko gauza bat izan behar da, hots, ez bakarrik “enbaxadorea” klaseko ikasle guztion artean laguntzen badute onuragarri izango da guztiontzat, berriarentzat zein lehendik zeudenentzat.
Familiekin:
- Bilera bat egin bi edo hiru aste barru nola doan
klaseko erritmoa eta giroa azaltzeko.
- Ume berria eskolara etorri baino lehen egin zen bezala, tailer batzuk egitea familia guztiekin kultur aniztasunari buruz umeen arteko giroa ikusteko.
martes, 19 de febrero de 2013
EL CHICO CIEGO DOKUMENTALA
Film honek ume itsu Johan Van Der Keuken baten
istorioa kontatzen du eta modu hunkigarri baten hasten da, hasierako irudiei
soinua kenduz eta modu honetan entzumenaren zentzumena galduz. Hasiera honekin, filma sentikorrago bihurtzen du. zentumen baten faltaz, beste batzuk zorroztu egiten ditu...beraz, azkenean ukimen gauzetara bidalten gaitu.
Hurrengo argazkiari garrantzia ematen zaio ikumenari ikusmenari baino.
Audioan, haurra pianoa jotzen eta ibiltzen ikastearen paralelotasuna entzun diateke. Pertsona itsu batek nola gozatu dezakeen gu geuk ikusmena bakarrik lantzen duen ikuskizuna erakutziz eta honek kotxe lasterketa bati buruz hitz egiten, non umea, entzuten du eta kotxeak egiten dituen soinuak errepikatzen duen.
Kamera detaileak, bilakera...erakusten digu.
Zuzendaria, dokumental hau erakusten digu sentikortu eta kontuan hartzen ez ditugun gauzak eta pentsatzen ez ditugun pertsonetan erreparatzeko.
sábado, 9 de febrero de 2013
UNO MAS, UNO MENOS
Lourdes bere mutilagunarekin. |
Film labur honek, Down Sindromea duen neska baten istorioa kontatzen du eta dokumental bat grabatu nahi duen kazetari baten laguntzaz erakusten digu bere egunerokotasuna.
Lourdes (18 urteko neska) eta Ana (Kazetaria) hasiera batean ez dira ondo moldatzen, bigarren honek ez baitu Lourdes aintzat hartzen, baina denbora pasa ahala haien artean harreman gogor bat sortarazten da eta azkenean adiskidetasuna sortzea lortzen da.
Benetan gomendagarria den filma da, unkigarria eta erraz ikusten dena eta batez ere Down Sindromea hurbiltzen gaituena.
Hona hemen filmaren aurrerakina:
Aurrerakina lortu izan den web orria hauxe da eta hemen adimen minusbaliotasuna duten pertsonentzako bideratuta dago. Film labur honekin batera gomendagarria guztiz.
miércoles, 6 de febrero de 2013
HAUSNARKETA LANTZEKO GALDERAK
Hasteko, lan taldeari buruz hitz egitean ez da taldea bakarrik, talde batek bi pertsona edo gehiagok osatuak dira eta lan baten inguruan egongo gara, batzuetan lana bateratzeko geratu beharra dago edota bakoitzak bere etxean lana egiten arituz. Beraz, lan talde batean lan indibiduala eskatzen du ere eta elkartzeko momentuan ulertzeko zailtasunak ager daitezke edo taldekide batek egin beharra eginda ez ekartzea, honek arazoak ekar ditzake taldean eta desadostasunak sustatu egiten dira.
Honetaz aparte, lan talde batek planifikazio bat dakar atzetik; eginbeharreko eskema batekin, non bilaketari buruz zein nola eta non bilatu eta azkenik lana banatzea bakoitzari agertu behar den. Lehen esan bezala, desadostasunak ager daiteke eta bakoitzak kasu honetan bere iritzia emanez eta bere taldekideengan errespetua indartuz.
Lan taldean, askoz gehiago ikasten da besteen iritziak baloratuz eta besteko ikuspuntuak ikusarazten eta batez ere beste pertsona batzuekin batera lan egitean. Esan beharra dago, bakarka ikastean hobeto ikas dezakegula, baina askotan besteengandik azalpenak hartuz bakarka barneratu ezina izan dena barneratzea errazagoa egitea posiblea da. Hori bai, bakoitzak bere erara ikasten du hobeto, baina nire ustez eta nire kasuan besteekin ikastean eta jakindakoa esaterakoan gehiago eta hobeto ikasten dut.
Bakoitzak barnean duena azaleratzea ezinbestekoa da besteen iritziei garrantzia eman gabe, askok gorde egiten baitute besteek ez atakatzeko. Bakoitzak bere iritzia dauka edozertarako eta besteena errespetatu behar ditu ere.
Azkenik, klase aurrean hitz egitea tokatzen bazaigu lan bat aurkeztuz edo materia zati bat emanez, urduritasuna nabaria izaten da hasieran gehienetan eta konfiantza hartu arte hor egoten da. Nire kasuan, oso nabaria izaten da, baina esan beharra dago ere zegun eta zertaz hitz egin behar dudan gauzak aldatzen dira. Gaia gustatzekotan erraz hasi egiten dut hizketan arazo barik baina kontrolatzen ez dudan gai bati buruz baldin bada...zailtasunekin aurkitzen naiz. Horretarako, lan hori landu beharra dago eta eskemak eginez eta geroago hau ikasiz lortzen da.
SARRERA
Kaixo!
Nire izena Lara Amor da eta Gasteizko Magisteritza Eskolako bigarren mailako ikasle baten Ikaste
Koadernoa datza eta Blog honen bidez, astero Eskola Inklusiboaren ikasgaian landutako gogoetak eta azalpenak plazaratuko ditut. Ikasgai honetan ikustiakoaz aparte, beste ikasgaian edota beste bide batzuetan klasean landutakoarekin zerikusia duen edozein gauza interesgarriei buruz hitz egingo dut.
Besterik gabe, ongi etorria eman nahi dizuet eta blog hau jarraitzera gonbidatzen zaituztet.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)