martes, 26 de marzo de 2013

PROFESOR LAZHAR



           Atzo Ikastetxearen Antolakuntza ikasgaiaren klasean, Profesor Lazhar pelikula ikusi genuen, hau aprobetxatuz, gaurko sarrera honetaz joango da.

           Pelikula honetan, LHko irakasle baten historia kontatzen du. Bachir Lazhar 55 urteko Argeliako irakasle bat da eta ikastetxe batean LH mailan aurreko irakasleari ordezkatzeko kontratatzen dute. Baina, aurreko irakasle horrek tragikoki hil egin zen eta bere ikasleei heriotza gaiari buruz obsesionaturik daude.

           Arrazoi honengatik hasieran haurrei arraroa egiten zitzaien Lazhar irakaslearen metodologia jarraitzea, hildako irakaslearen ohiturak jarraitu nahi zuten eta. Baina, denbora aurrera dihoala, metodologia hori onartzen eta jarraitzen hasten dira. Gainera, Lazhar irakaslearen metodologian ikus dezakegu ume bakoitzari bere gaitasunak erakustera eta bakoitzak dituen arazoak aurrera eramatera laguntzen dituela.

domingo, 24 de marzo de 2013

ESPERIMENTAKZION



            Eskola inklusiboaren oinarriak eta Ikastetxearen antolakuntza ikasgaien arteko lotura lortzeko bi astetan egindako lana izan zen, Gasteizko Magisteritza eskolako 2. Mailako bi klaseen arteko elkarlana sustatuz. Lan honen bidez, taldelana eta ezagutzen ez dituzun pertsonekin lan egitea behartzen zaitu, haien beharretara moldatzera eta adostasunetara heltzera.

            Lehen esan bezala, bi astetan zehar eginiko lana izan zen, baina nire kasuan lehen asteko lehen egunean (Martxoak, 14) ezin izan nuen klasera joan eta horregatik bigarren astean (Martxoak 19 eta 21) lan osoa egin behar izan nuen, behintzat nire taldekideak arazo berdina izan zuten eta inork ez genuen beste talderik egindako lana apurtu. Beraz, Maria, Ania, Edane eta laurok talde berria osatu genuen eta bi egunetan experimentation lana bukatu genuen. Bukatzeko denborarekin justu-justu ibili ginen eta azkenak bukatu ezean bukatutzat eman genuen epe barruan.


Hurrengo argazkian, taldea egindako murala agertzen da:


Murala egiterako momentu guztietan, taldekideekin oso gustora egon nintzen eta erraza izan zen adostasun batera heltzera eta guztion artean lana Aurrera eramatea. Bakoitzak bere rola hartu zuen eta errespetu osoz lana ongi egin genuen.

 Lana egiten hasi baino lehen, taldeko laurak batu ginene eta inklusiboa zer den eta honen definizioa adostatu genuen hitz gutxitan: "Taldearen ezaugarriak kontuan hartzen dituen hezkuntza da". Honetaz aparte, hezkuntza inklusibora izatera heltzeko, hainbat faktore behar dira eta hauexek aipatu egin genituen inklusioaren ezaugarriekin batera:

  • Banakakoak(irakasleak):Formakuntza,esperientziak,sinesmenak, eta sarrerak

  • Gela barrukoak: antolaketa eta lan- plangintza.

  • Eskolaz kanpokoak: politika,finantziazioa eta baliabide erabilgarriak. 

    Inklusioaren ezaugarriak:

  • Kalitatezko hezkuntza guztiontzat.

  • Guztion arteko partaidetza

  • Zuzeneko inplikazioa.

  • Motibazioa piztu.

  • Baliabideak eskaini.

  • Norberaren erritmoa errespetatu.

  • Espazio eta denboraren berregituratzea.

  • Metodologia aktiboa.

 

ESKOLA INKLUSIBOA

Eskola inklusiboari buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?
       Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren desberdintasunak irakaskuntza prosezua aberasten dutelako.
 
 
Eskola eredu inklusiboa
           Eredu inklusiboan ikasle guztiak pertsonalki zein sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, ahalmenaren arabera. Eskola inklusiboak beraz, hezkuntza integral bat eskeintzen digu, haurrak eduki akademikoak eta baloreak eskuratzen dituztelako, garapen sozial eta pertsonala indartuz.
 
     Oinarritzat kalitatezko hezkuntza, ikasle denentzat du eta dibertsitateari erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz. Berdintasun-ezberedintasunetan oinarritzen den hezkuntza eskatzen eta bultzatzen du. Kurrikuluma, ikasleen beharrizanei erantzuteko tresna gisa ulertzen da.
 
      Eskola inklusiboak ikasle guztien beharrizanak betetzeaz arduratzen da,  bakoitzaren ezaugarri pertsonal, psikologiko... ezberdinak kontutan harturik.  Helburua: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea. Edozein ikaslek izan ditzakeen arazoei, irtenbidea bilatu behar zaie. Ondorioz ikastetxeak prest egon behar dira, ikasle guztiak hartzeko. Lan egiteko modurik egokiena talde lana eta elkarlana dira.
 
       Azken finean inklusioa giza eskubidea da. Booth-en hitzetan, inklusioa komunitatea eta partehartzea da.
  
          Hona hemen eskola inklusiboaren helburu orokorroak:
  •  Eskola eraginkorra lortzea: ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskaintzea. 
     
  •  Kalitatezko hezkuntza guztientzat.  
     
  •  Ikasle bakoitzarengan independentzia, errespetua eta erantzukizuna garatzea.  
     
  •  Ume guztiei garatzeko aukera ematea.  
     
  •  Ume bakoitzaren ezaugarriei erantzungo dien hezkuntza sistema diseinatzea. 
     
  •  H.P.B. dituen umeak ohiko eskoletara joatea, gela arruntean egotea.  
     
  •  Eskola inklusiboa diskriminazioarekin amaitzeko tresna bezala. Izateko, bizitzeko eta bizikide izateko trebeziak eskuratzea

         Gure mundua eta gure gizartea ezaugarri ezberdinetako pertsonetaz osaturik dago, eta bertan denon ezberdintasunak ulertuz eta onartuz elkarbizitzen ikasteko, modurik egokiena errealitate hori eskolan isladatzea da. 
 
           Hemen bideo bat usten dizuet honi buruz geihago jakin dezagun guztiok:
 
 

jueves, 21 de marzo de 2013

DOWN SINDROMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

        Gaur, Martxoak 21, Down Sindromearen Nazioarteko eguna da eta bideo bat, webgune bat eta artikulu baten laguntzaz informatu nahi dizuet egun garrantzitsu honetan.


sábado, 16 de marzo de 2013

5. ARAZOA

          Pasaden egunean, EOI blogean agertzen den 5.arazoari buruz hitz egin genuen. Gelan ematen den aniztasuna, 5. arazoaren onarritzat hartuz. Klase horretako tutorea, gela bideratzeko arazoak zituen eta irakaslearengana jo egin zuen laguntza bila, horretaz aparte, aholkulariarekin hitz egiteko aukera izan zuen. 

               Arazo hau landu izan genuen klasean, laguntza irakaslearen eta aholkulariaren arteko desberdinatsunak ez genekielako. Hortaz, klasean esandakoarekin eta informazioa bilatuz, hauen bi definizioak hauexek izango lirateke:

 

  •  AHOLKULARIA: Aholkuak ematen dituen pertsona da. Normalean ikastetxe batean bat dago baina, batzuetan ikastetxe desberdinentzako aholkulari bakarra dago. Aholkulariak, psikologian, pedagogian eta horren arian dira adituak izan behar dira eta haien laguntza irakasle zein ikasleei eskaintzen die haien arazoak konpontzeko bideak erakutsiz.

     

  •  LAGUNTZA IRAKASLEA: Irakasle honek ikastetxean bertan aritzen da eta noizbehinka klaseetara sartzen da gelako dinamikak eta jarduerak errazteko asmoz. Askotan, zailtasunak dituzten haurrei laguntzen die, bai gela barruan zein kanpoan. Hau gertatzen denean, zailtasuna duen umearen tutorearekin elkarlanean aritzen dira.


jueves, 7 de marzo de 2013

ELLING


            Gaur Martxoak 7, klasean autismoari buruzko "Elling" pelikula ikusi izan dugu. Pelikula hau, Ingvar Ambjørnsen idazle norvegiarren egokitzapena da eta buruko gaitza duten bi pertsonen istorioa plazaratzen digu. Bi pertsonai hauek askatasuna lortzen dute eta elkarrekin bizi behar dira, bizikidetasun honetan haien artean zein gizarte-laguntzailearekin hainbat istilu izango dute. Guzti hau seriotasunarekin eta gordintasunarekin tratu ahal zena, humorearekin burut egiten da, beti kontu handiz, baina alde positiboak beti argi izanez eta plazaratuz, humorea bilatuz.

              Pelikula askok, buruko gaitzari buruzko gaia abordatu dute angelu desberdinetatik ikusiz eta ia beti leloei eutsi diote: bortxakeria. Elling aldiz, beste ikuspuntu batetik hartzen da modu adeitsutik, errealismo salbuetsi barik, buruko gaitza daukanaren integrazioa lortuz.

              Hurrengo bideoan, pelikularen Trailerra usten dizuet, pelikula ikusteko gogoa sustatzeko asmoz:


lunes, 4 de marzo de 2013

FRESH GUACAMOLE ETA MAGGIE SIMPSON.


           Gaur klasean bi film labur ikusi genituen, hauexek hain zuzen ere:

           Lehenengoa "fresh guacamole" kreatibitate izugarrizko film laburra da, eta oskarretarako izendapena lortu izan du. Dibertigarria, ironiaz beteta eta argia. 
           Hona hemen bideoa:


            Ikusteko guztiz gomendagarria dena.
            Ikusitako bigarren bideoa, Amerikako Simpson marrazki bizidunetatik atera duen film labur bat da. Maggie Simpson-en haurtzaindegi lehen eguna ikus dezakegu eta haurtzaindegiko ume batek egiten dion bihurrikeriak baita ere. Azkenean, maggie garaile ateratzen da modu estrategiko batean. 
            Hona hemen bideoa ikusgai izan dezazuten:
 
           Gomendagarria baita ere.

           Laburbilduz, klasean ikusitako eta komentatutako bideo bi hauek, oso onak dira eta bidaltzen duten mezuak aproposak direla esan dezaket eta guztiz gomendatuak.

sábado, 2 de marzo de 2013

ARRETA GOIZTIARRA

       Sarrera honetan, Arreta goiztiarrari dagokion definizioa, helburuak eta zerbitzuak aipatuko ditut argi izan dezagun zeintzuk diren.

       DEFINIZIOA:

      Zailtasunak dituzten haurrei ematen zaien laguntza da arreta goiztiarra. Hauek, haurren heldutasuna, garapen pertsonala eta integrazio soziala lortzea dute helburu. Zailtasunak dituzten ume guztiak tratamendu bat jasotzeko eskubidea dute, baina arazo ekonomikoak dituztenez, eta lurralde guztietan zentru bat ez dagoenez, ezin dira hauetara iritsi. 

        HELBURUAK:

     
       Arreta goiztiarraren helburuak, orientazio eta diziplina adituek planifikatuta, 0-6 bitarteko umeei, haien familiei eta ingurukoei zuzenduta dago. Funtzio ezberdinetan eragiten du, esate baterako: gorputzaren posturak, mugitzeko autonomia, komunikazioa, ahozko hizkuntza eta giza elkar ekintza.

       Haurraren garapenak, faktore genetiko desberdinen eta inguruko eragina du, hau da, gerta dezakeen edozein arazo aldaketa bat eragin dezake haurraren garapenean. Horretaz gain, haurraren garapenean zehar arazoak egon badira (jaiotza goiztiarra, anorexia…) arrisku biologikoak sor daitezke.

       Arreta goiztiarrean haurraren alderdi intrapertsonalak (genetikoak, psiko-sozialak eta hezkuntzarekin lotutakoak) eta interpertsonalak (bere inguruarekin erlazionatuta daudenak – familia, eskola, lagunak, kultura…)orokorrean kontutan izan behar dira.

        ZERBITZUAK: 



       Eskola leku garrantzitsu bilakatzen da umeen integrazio eta sozializazio prozesuan. Oso garrantzitsua da haur hezkuntza garaia haur batentzat, izan ere bertan umearen garapen fisiko eta psikologikoa ematen da. Haur hezkuntza etapa ,0-6 urte bitarteko haurrentzat da eta haur hauei atentzio zerbitzua ematen zaie, modu desberdinetara.

        Argi dago, gaur egun emakumea lan mundura sartzeak ekarri duela umeek arreta horren beharra izatea. Beraz, haurtzaindegiak sortu dira (0-3 urteko haurrentzat). Horrek, haur aldi berean haur hezkuntzaren garapena ekarri du (3-6 urteko haurrentzat).

Aurretik aipatutako bi ziklo horietan, hezkuntza ematen da: beraien gorputza ezagutzeko; besteekin erlazioa izateko, azaltzeko eta komunikatzeko modu ezberdinak … irakasten dira.

1.- LEHEN MAILAKO PREBENTZIOA:

 Haur hezkuntzak parte hartzen du haurraren garapen afektibo, fisiko, sozial eta moralean. Hauek haurraren atzerapena saihesten arduratzen dira eta ingurunea ulertzen laguntzen dute.

2.- BIGARREN MAILAKO PREBENTZIOA:

 Irakasleak hezkuntza prozesuan aurkitutako arazoak kontuan izan beharko ditu, haurren beharrei ebaluazio bat egingo dielarik. Ebaluazio hau burutzeko umeen ingurunea aztertu beharko du, familia, eskola … Hauen lana, haurren garapena erraztea eta koordinatzea izango da, haur hezkuntza berezien beharrak haur hezkuntzan sartuz.

3.- HIRUGARREN MAILAKO PREBENTZIOA:


        Ezintasuna edo zailtasunak dituzten haurren eskolarizazioa normala izan behar da. Horrelako umeek lehentasuna izango dute zentro normaletan eta horretarako curriculuma haur hauen beharrei egokituta egon beharko da. Irakasleak eginiko planifikazioak haurrak bertara egokitzeko modukoak izan behar dira. Beste alde batetik badaude haur batzuk zentro espezializatuetara joaten direnak. Baina hau kasu berezietan gertatzen da eta gainera psikopedagogiako ekipoek bertara bidali behar diote haurrari. Baita ere, arazoak agertzen dira arreta goiztiarra egon ez denean, adin handiagorekin, eskolak gehiago eskatzen baitu.