martes, 2 de abril de 2013

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko eguna da, beraz, gaurko blog sarrera gaixotasun hau jasaten duten guztientzat zuzenduta dago. Gaixotasun honi duen garrantzia emanez eta alde batean utzi gabe.

Testu honetan argi esaten den bezala,Autismo haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena eta 2-5 urte bitartean agertzen dira hauen sintomak. Ume onak dira, ia ez dute negarrik egiten, lasaiak izaten dira, ez dira urduritzen eta haien gurasoen aurrean oharkabe aritzen dira. Mintzaira-arazoak gutxi-asko grabeak dira, batzuetan mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera eta ez aurrera. 
Adierazitako testu honetan ere, gaixotasun hau diagnostikatzeko eta irtenbideak lortzeko pautak ematen ditu, horregatik irakurri beharrekoa dela uste dut.

Hainbat bideo, dokumental aurkitu ditzakegu sarean,hona hemen hauetariko bat:

Dokumental honek, La Noche Tematica: Bere mundua-ri dagokio (2007ko Azaroak 17) eta hurrengo 3 kapitulu ditu:

-1go partea: Niños como los demás.


 

 -2. partea: Estoy junto a ti.

  

-3. partea: El autismo es un mundo.



 Bizkaian, Autismoari buruz APNABI aurkitu ditzakegu. Elkarte honek, gaixotasun honetan lan egiten duen bakarra da eta hainbat lekuetan aritzen dira, Bilbon, Erandion, Arrigorriagan eta bestelako leku askotan. Gaur egun, APNABI elkarte finkatua eta aintzatetsia da, Bizkaian TEA duten ia 700 familiei zerbitzua ematen dio eta 150 pertsona baino gehiago lan egiten dute 14 zentruetan bananduak.
Beraz, gaur inoiz baino gehiago aipatuak izan behar dira hemen zein beste elkarteetan lanean aritzen diren langile guztiak, gaixotasun honi aurre egiteko pausuak ematen duten guztiei

ESKERRIK ASKO!!


Hona hemen Autismoari buruz sarean aurki daitezkeen argazki batzuk.









 

No hay comentarios:

Publicar un comentario