domingo, 24 de febrero de 2013

HARRERA PLANA



          Sarrera honi hasiera eman baino lehen, Harrera Planaren definizioa emango dut: 

"Ikasle berriak ikastetxera egokitzen laguntzeko helburua duen jardueraprotokoloa da Harrera-plana. Aipatzen diren orientabideak, beste herrialde batzuetatik datozen eta/edo EAEko hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten, eta eskolara egokitu eta hizkuntza ikasteko prozesua jarraitu behar duten ikasleei buruzkoak dira."

          Definizio hau Euskal Jaurlaritzako Harrera Plana egiteko orientaziotik atera izan dut, hona hemen PDFa. Dokumentu hau oso garrantzitsua eta baliagarria izango zaigu moduluan egin behar dugun Harrera Plana ongien egiteko, eman behar ditugun pausuak oso ondo eta argi agertzen baitira.

             Esan bezala, Modulu lanerako Harrera Plan bat egin behar dugu eta nire taldearekin (Jolazues) lehenengo zatia eginda daukagu eta horrela banatzea erabaki dugu:


IKASLEA IKASTETXERA JOAN BAINO LEHEN:

Ikastetxeko ikasleen familiekin:
  • Zuzendaria eta tutorea ume horien gurasoekin elkartuko dira, gurasoei ikastetxeari buruzko informazioa emango die (ikastetxearen antolakuntza, funtzionamendua nolakoa den…).
Ikasleekin eurekin:
  • Tutoreak eta zuzendariak lehenengo, klasera etorriko den ume berriarekin batzartuko dira bere ikuspuntuak jakiteko eta nolakoa den jakiteko, gero klasera joatean bere klase-kideak izango direnei hobeto aurkeztu ahal izateko. Batzar honen bidez, jakinarazi dezakete geroago haurra errefortzuko irakasle bat beharko duen ala ez.
  • Bigarrengoz, klaseko ikasleekin elkartuko dira ume berriaren etorrerari buruz eta bere kulturari buruz hitz egingo diete klaseko ikasleek jakiteko nor etorriko den klasera.
 Zikloko irakasleekin eta tutorearekin:
  • Zikloko irakaslearekin bilera egin, egoeraz hitz egiteko; eta plangintza bat  guztion artean sortzeko, umearen integrazioaren eta gurasoen inplikazioaren hobekuntzara bideratuta egon dadin.
 Ikastetxean bertan:
  • Gurasoekin umearen integrazioa hobetzeko asmoz eta guztiak elkarren arteko  errespetua era onenean sustatzeko. Ariketa ugari antolatuko dira, esaterako, hitzaldiak kultur aniztasunari buruz, tailerrak (kultura bakoitzaren ohiturak ezagun dezaten, adibidez, janari motak…)
  • Beste langileekin egin beharreko bilera, ikastetxeko langile guztiak gauza  guztien berri izan behar dute.

IKASLEA IKASTETXERA ETORRI ONDOREN:

Gainerako irakasleekin:
  • Bilera bat egin ume berriaren egoera ikusteko eta bere beharrak asetzeko edozein momentuan. Denek jakitun egon behar dute.
  • Denen arteko koordinazioa eta ume berriari laguntzeko prest egotea edozein  momentuan zein egoeratan. 
 Hizkuntza indartzeko programako irakasleekin:
  • Pasilloetan  eta bere gelan batez ere, kartelak jarri bere herrialdetako hizkuntzarekin, hau da, hizkuntza indartzeko programa.
Zikloko irakasleekin eta tutorearekin :
  • Zikloko ikasleekin patioan jarduerak (ongietorriko jaia) egin, kultura  desberdinak bultzatzeko eta beste umeak ume berriaren kultura jakinarazteko. 
 Ikasleekin eurekin:
  • Errefortzuko irakasle bat jarri gelan ikasgaiekin laguntzeko, horrela, haurra ez da bazterturik sentituko baloratuta baizik eta jarduerak zein ariketak egiteko kapaza izango da. Hau egitea, komenigarria da umea hipersensibilitatea baitauka.
  • Ume guztiek egiteko ariketak landu: hizkuntzarekin, egunerokotasunarekin, koloreekin… erlazionaturikoak, inor baztertu gabe, modu honetan Amina ez da baztertua sentituko eta onuragarri izango da berarentzat.
  • Klase-kideen artean, kultura desberdina duen haurren bat egotean, “enbaxadore” metodoa erabiltzea garrantzitsua izango litzateke, berari erraztasunak emateko eta klasean hobeto integra dadin. Dena den, klaseko ikasle guztien arteko gauza bat izan behar da, hots, ez bakarrik “enbaxadorea” klaseko ikasle guztion artean laguntzen badute onuragarri izango da guztiontzat, berriarentzat zein lehendik zeudenentzat.
 Familiekin:
  • Bilera bat egin bi edo hiru aste barru nola doan klaseko erritmoa eta giroa azaltzeko.
  • Ume berria eskolara etorri baino lehen egin zen bezala, tailer batzuk egitea familia guztiekin kultur aniztasunari buruz umeen arteko giroa ikusteko.

1 comentario:

  1. beraz ohartu zareten moduan ezinbestekoa da tutoreak egiten duen lana eta duen ardura maila. Beraz, zertan oinarrituko zara hemendik aurrera?

    ResponderEliminar