miércoles, 6 de febrero de 2013

HAUSNARKETA LANTZEKO GALDERAK

  Hasteko, lan taldeari buruz hitz egitean ez da taldea bakarrik, talde batek bi pertsona edo gehiagok osatuak dira eta lan baten inguruan egongo gara, batzuetan lana bateratzeko geratu beharra dago edota bakoitzak bere etxean lana egiten arituz. Beraz, lan talde batean lan indibiduala eskatzen du ere eta elkartzeko momentuan ulertzeko zailtasunak ager daitezke edo taldekide batek egin beharra eginda ez ekartzea, honek arazoak ekar ditzake taldean eta desadostasunak sustatu egiten dira.

    Honetaz aparte, lan talde batek planifikazio bat dakar atzetik; eginbeharreko eskema batekin, non bilaketari buruz zein nola eta non bilatu eta azkenik lana banatzea bakoitzari agertu behar den. Lehen esan bezala, desadostasunak ager daiteke eta bakoitzak kasu honetan bere iritzia emanez eta bere taldekideengan errespetua indartuz.
    
     Lan taldean, askoz gehiago ikasten da besteen iritziak baloratuz eta besteko ikuspuntuak ikusarazten eta batez ere beste pertsona batzuekin batera lan egitean. Esan beharra dago, bakarka ikastean hobeto ikas dezakegula, baina askotan besteengandik azalpenak hartuz bakarka barneratu ezina izan dena barneratzea errazagoa egitea posiblea da. Hori bai, bakoitzak bere erara ikasten du hobeto, baina nire ustez eta nire kasuan besteekin ikastean eta jakindakoa esaterakoan gehiago eta hobeto ikasten dut.

    Bakoitzak barnean duena azaleratzea ezinbestekoa da besteen iritziei garrantzia eman gabe, askok gorde egiten baitute besteek ez atakatzeko. Bakoitzak bere iritzia dauka edozertarako eta besteena errespetatu behar ditu ere.

     Azkenik, klase aurrean hitz egitea tokatzen bazaigu lan bat aurkeztuz edo materia zati bat emanez, urduritasuna nabaria izaten da hasieran gehienetan eta konfiantza hartu arte hor egoten da. Nire kasuan, oso nabaria izaten da, baina esan beharra dago ere zegun eta zertaz hitz egin behar dudan gauzak aldatzen dira. Gaia gustatzekotan erraz hasi egiten dut hizketan arazo barik baina kontrolatzen ez dudan gai bati buruz baldin bada...zailtasunekin aurkitzen naiz. Horretarako, lan hori landu beharra dago eta eskemak eginez eta geroago hau ikasiz lortzen da.

    

    

1 comentario:

  1. hirugarren astena sartuak gaude, zer da zuretzat eskola inklusiboa? nola defintiuko zenuke?? Ikusi dadila blogaria zaren zu ikertzailea zarela, zure kabuz egiteko gai zara... laguntza eskatzen duzu...zure ekarpenak??

    ResponderEliminar