sábado, 11 de mayo de 2013

ADIMEN URRITASUNA ETA FAMILIA

        Familia beharrezkoa dugu guztiok gure bizitzan zehar, familia alboan izanda ez gara inoiz bakarrik egongo, momentu pozgarriak eta laguntza eskainiz, maitasuna ematen etab. Laguntza eskaintzearen kasuan, guztiok behar dugu, baina adimen urritasuna duten pertsonek oraindik askoz gehiago. Familiak, umeek aurrera joateko eta garatzeko oinarriak dira eta familien egoeran aldaketa asko ekartzen ditu ume berri baten jaiotza. Ekonomia arloan, ohiturak aldatu behar dira, lehen egiten zituzten gauzak beste gauza batzuengatik aldatuz etab. Aldaketa horiek esanguratsuak izaten dira, familia horren bizitza osoa aldatzen baitute. Adimen urritasuna duen haur bat jaiotzean, familia horrentzako aldaketa gehiago suposatzen du eta familia horiek egoerara moldatzeko zenbait fase igaro beharko dute. Hurrengoak besteak beste:
     -Inpaktu emozionala: Oso momentu gogorra izaten da umearen senideentzat. Umeak adimen urritasuna duela  konturatzen direnean, mota askotako sentimenduak sortu ahal dira.
    -Ukapena: Familiek ez dute umeari gertatzen zaiona onartu nahi eta mediku askotara jotzen dute irtenbideen bila.
    -Errealitatearen onarpen mentala: Umea onartzen dute eta honen bizitza errazagoa izateko aukeretan pentsatzen hasten da familia.

   -Errealitatearen onarpen afektiboa: Umearen eskubideak defendatzen dituzte eta egoera onartzen dute, umea beste senide baten moduan onartuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario