viernes, 17 de mayo de 2013

EL HIJO DE LA NOVIA

          Pelikula hau, Zailtasun ikasgaierako ikusi izan dut eta blog honetan sarrera bat egitea erabaki dut honetan azaltzen den gaia interesa iruditu baitzait. Pelikula Argentinarra da eta egindako onenetarikoa.


          Pelikulak, etxeak bezalakoak dira, edo oinarritik hasten da eraikitzen edo azkar erortzen den etxaurre zalapartatsua lortzen da. Pelikula onenetan, pantaila atzetik, etxeetan bezalaxe, isilpeko, aplikatua eta jasaile lan bat dago geroago bi ordutako dohatasun irudiak ikus ditzakegun. Lan hori pelikula honetan benetan primerakoa da eta honek ematen dio ospe gehiena.

          Gizateriz beteriko pelikula batekin topo egin dugu eta Alzheimer gaixotasuna erakusten digu. Film osoan zehar eta gidoian ez dugu hausturarik ikusten, egirik betea eta dramarik salbuetsiko umorearekin aurkitzen gara, hots, bizitza den bezala erakusten digu. Eta guzti hau pantaila baten ikustea, arnasa barik usten zaitu. Konturatu nahi zarenean negarrez ari zara, baina aldi berean irrifarrez. Filma bukatzen denean eta jendea irten nahi ez duenean, hunkituta guztiz eta film bat ikusi dutela konturatu ez direnean, momentu horretan lortu nahi zena benetan lortu egin da eta pelikula honek xede hori guztiz bete egin du.

          Alzheimer gaixotasunari buruzko film bat egitea oso zaila da eta askoz ere umorea hor bertan sartu izatea. Beraz, film honetako iritzia argi utzi dudala ustean nago eta guztiz gomendagarria dela ere. 

         "El hijo de la novia" ikusi nahi izanez gero, hone hemen pelikula:


          Zuen gustokoa izatea espero dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario