martes, 14 de mayo de 2013

HEZKUNTZA BEREZIA Vs HEZKUNTZA PREMIA BEREZIA

       Blog sarrera honetan, Hezkuntza Premia Berezia (H.P.B) eta Hezkuntza Bereziaren (H.B) arteko debserdintasunak aipatuko ditut.

      H.P.B duten umeek edozein zailtasun duten umeak dira, baina horregatik, ez zaie beste hezkuntza desberdina ematen. Ikasteko, garatzeko eta aurrera jarraitzeko eskubidea eta ahalmena pertsona guztiak daukagu eta horren ondorioz, H.P.B duten umeek beste umeekin batera ikasten dute, bereizketarik egon gabe. Hala ere, gehienetan, ume horiek laguntza irakaslea izaten dute eurekin, klasean bertan, irakasleaz gain errefortzu moduan. Ume guztiak elkarrekin egonda, denek denekin jolasteko eta denek denengandik ikasteko aukera izaten dute, harreman desberdinak eta berriak eginez eta bazterkeria eta diskriminazioa guztiz alde batera utziz.

   H.Ban, ordea, nolabaiteko desberdinketa ematen da. Zailtasunak dituzten umeentzako egokitutako hezkuntza jasotzen dute. Eskola bereziak dira zailtasunak dituzten umeentzako, non zailtasun hori daukaten umeek bakarrik ikasten dute, beste umeekin harremanik izan gabe. 

     Nire aburuz, ume guztiak elkar egotea guztiontzat onuragarri izan daiteke, lehenago aipatu bezala harreman berriak egiten dituztelako eta diskriminazio eza baitago. Nahiz eta zailtasun baten bat izan, ume horiek besteek egiten dutena egiteko guztiz gai dira eta ez zaie hori lortzeko zailtasun gehiagorik ipini behar, beste umeekin egoteko aukera izan beharko lukete.

      Sarrera hau idazterako momentuan, gomendatu zidaten bideo bat etorri zait burura eta hemen konpartitzea idei ona iruditu zait.




SUPER ANTONIO eta bere eskolako umeen bideoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario