lunes, 20 de mayo de 2013

AZKENENGO HAUSNARKETA

     Eskola Inklusbiboaren oinarria ikasgaiari eta blog honi amaiera emateko, Gorettik planteatutako galderen bidez, ondorengo hausnarketa plazaratzen dizuet. Hona heldu ahal izateko, klasekide guztiek ni barne, lan asko egin behar izan dugu, testu eta informazio asko bilatu irakurri eta aztertu, baina batez ere klasean landutako gauzekin lotuz asko ikasi izan dugula esango nuke. Blogari amaiera emateko, irakasgai honetan nola sentitu naizen, nola egin dudan lana, helburuak bete izan ditudan, erabili izan ditudan estrategiak onak izan diren ala ez, laburbilduz, irakasgai honen azkenengo balorazioa bat egingo dut.

          Lehenik eta behin, irakasgai hau hastean motibazio handia nuen nahiz eta hasieran galduta egon. Baina, Gorettik erabilitako metodoa eta estrategiak onak izan dira motibazioa hor jarraitu izateko; Bideoak ikusiz, muralak eginez, talde lanak eginez, kartelen elaborazioa, eztabaidak eta batez ere, blog hau sortzean...hau guztia galduta egon naizenean, geunden lekuan aurkitzea lagundu dit. Nire kasuan behintzat, talde lanak eta muralak zein kartelak sortzea lagungarri egin zaizkit eta estrategia honek onena izan zait. Beste taldeen muralak ikusterakoan eta konparatzeko orduan kontzeptuak ulertzen lagundu zidaten. Pelikulak eta kortoak ikustea ere lagungarri egin zaizkit arazoak ulertzeko eta arazo hoiei erantzunak emateko.

             Blog hau egiteko, klasean landu ditugun gaiak plazaratu dizuet eta klasetik kanpoko orduetan liburuak eta testuak irakurtzen aritu naiz gero eta gehiago barneratzeko asmoz eta igotako sarrerak hobeak izan dezaten. Irakurritako zein ikusitako guztia ulertuta, buruan eskematikoki jarrita laburpen edota hausnarketak burutzen hasi naiz. Esan beharra daukat ere interneten gai hauei buruzko beste blog batzuetatik ere egon naiz ikusten gauzak ulertu eta hobeto barneratzeko asmoz, hots, nire ideiak argiak izateko.

             Nire aburuz, Gorettik eta blog honek eskatzen dituen helburuen arabera egina dago, eta astero egiten joaten saiatu dut. Kontzeptuak landuak izan dira eta lehen esan bezala iritziak aipatuz eta zertarako erabilgarriak diren adieraziz izan dira blogean agertutako sarrera guztiak. Dena den, esan beharra dut ere, hasieran zaila izan zitzaidan Gorettik eskatzen zuena ulertzea, baina denbora pasa ahala eta klasekideen laguntzaz eskatutakoa ulertu egin dut eta zailak izan ziren testuak ulertzea lortu nuen.

            Hezkuntza Premia Bereziari buruz hitz egitean, lehenik eta behin klase osoari behaketa egin beharko zaio jakiteko ia ume batek daukan ala ez; haien jokaerak, mungimenduak, hitz jarioak... eta batez ere haren begiradak asko esango digu. Ume batek beharra duela uste duguenan, eskola espezialistengan jo behar dugu edota ere berritzeguneko profesionalekin harremanetan jarri behar ginateke.

            Geroxeago, beste irakasle batzuen laguntzaz eta haien iritziak kontuan hartuz eta batez ere psikologoaren ikuspuntua eta umea duen ezaugarriak kontuan hartuz haurrak beharko duen laguntza aurkitu beharko da. Erabakiak bileren bidez hartuko dira eta informazio baliagarria izanez. Beste puntu garrantzitsu bat, haurraren familia izango litzateke, hauen parte hartzea ezinbestekoa da aurrera eraman ahal izateko laguntza eta plan berezia. Familiarekin hasieratik hitz egin behar zaie haiek jakin dezaten bere umeak dituen arazoak eta zailtasunak saiestu ahal izateko eta txarrera joan ez izateko. Dena den, familia bati bere umea arazoak dituela eta hezkuntza premia berezia beharko duela esatea ez da batere erraza, horregatik guztion artean ere modu aproposena bilatu behar dugu umea kaltetu ez izateko. Beraz, umearen familiarekin batzar bat izatea guztiz beharrezkoa dela uste dut eta lehenik eta behin euren seme-alaba duen arazoa planteatu eta honek duen irtenbideak ere azaldu. Baina, lehen esan bezala, guztion arteko lana ezinbestekoa izango da umearentzat eta guztiontzat errazen izan dezan, kalitatezko hezkuntza jasoko duela zalantzan jarri barik.

             Goian aipatu bezala, eskola osoan lan egiten duten profesional zein langile guztiek egoera honetaz jakinak izan behar direla ustean nago. Izan ere, horrekin komunikazioa sendoa izango da eta ikas-komunitatea gogorra eta akatsik gutxiagorekin egongo da. Honen ondorioz, H.P.B jasoko duen haurra, laguntza gehiago eta hobeagoa jaso egingo dute.


             H.P.Bari amaiera emanez, ikasgaiari ebaluazioa egitea beharrezko iruditzen zait. hasieran esan bezala, ikasgaiaren helburuak bete izan ditudala uste dut, egindako lanetan inplikatuz gai interesgarriak iruditu baitzaizkit guztiz. Guzti honekin, irakasle lanean arituko naizenean eta gaur egungo esperientzia pertsonalera begiratuz, guztiz baliogarria egingo zait guzti honetaz hitz egitean eta azterketa bat egitean. Dena den, bestelako kontzeptu batzuk jorratu behar ditudala argi daukat eta hau hasiera bakarrik dela baita ere. Hor solte geratu zaidan puntu bat, familia eta berekiko komunikazioa eta lan taldea sustatzea nola egitea ez dut guztiz argi izan, baina etorkizunean argi izateko jarraitu beharreko pausuak badakizkit eta hori aurrerapen bat dela uste dut. Honetaz aparte, helburuak lortu izanda, ere esan beharra daukat lan gehiago eta jarraitua egin ahal izan dudala eta batzuetan alde batera utzi izan dudala blog, ikasketetaik kanpoko zailtasun batzuk izanda.

            Hausnarketa honi amaiera eman ahal izateko, adierazi behar dut gaur egungo gizartean oso zaila iruditzen zaidala eskola inklusiboa aurrera joan ahal izateko. gaur egungo gizarte banakakoa da eta bestetan gutxitan hartzen dute kontuan. bakoitzak bere beharretan bakarrik begiratzen du eta besteen beharrak alde batera usten dute guztiz. Inklusibitatea garaile ateratzeko gauza asko aldatu beharko ziren eta lehenengo dagoen indibidualismoa izango litzateke. Nire aburuz, eskola inklusiboa onugarriena dela uste dut, guztiok batera ikastea onena delako, bakoitzak besteengan ikasten dute eta besteak beregan ikasi dezakete. Honekin, lortu dezakegun gauzarik inportanteena talde lana izango zen eta laguntza eskaintzeko zen eskatzeko pausuak ematera sustatu beharko genuke.

Nahiz eta erraza ez izan, guztion artean eskola inklusiboa hezkuntzan sartu dezakegu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario